eues

Albistea

Salburuko anfibioei buruzko beste ikerketa bat egin da

Salburuko anfibioei buruzko beste ikerketa bat egin da

Azterlan honek Salburuko anfibioen populazioen inguruan 2007an zehar egin den laginketaren emaitzak analizatu ditu. Emaitzak aurreko beste kanpaina batzuetan (zehazki, 1999an eta 2005ean) eskuratutakoekin alderatu dira, ikerketa guneko anfibioen taldeen egoerak izan duen eboluzioa ezagutzeko.

Nabarmendu behar da Salburuan EAEko anfibio eta narrastien komunitaterik osatuenak deskribatu direla. Ezin da aipatu gabe utzi baso-igel jauzkariaren (Rana dalmatina) presentzia. Espezie hau ordokietako hariztien oihanpeetan bizi da eta egun interes bereziko espezie gisa sailkatua dago Iberiar Penintsula mailan.

Ikerketaren emaitzei dagokienez, joera ez da uniformea beste urte batzuetako emaitzekin alderatzen baditugu. 2005ean gertatu zen bezala, anfibio gazteen beherakada orokorra izan da 1999ko laginketarekin alderatuz gero. Beherakada hau uhandre palmatuaren helduen kasuan ere gertatu da, baina ur-igel arruntaren helduen kasuan gorakada izan da, 2007an 1999an baino ale gehiago aurkitu baitira. Bestalde, 3 espezietan (uhandre palmatua, apo arrunta eta ur-igel arrunta) ale gazteen behaketak emendatu egin dira, eta susperraldia izan dute 2005an izan zuten beherakadaren ondoren.

2005ean beherakada izan zuten helduetan ez da aldaketarik behatu, txantxiku arruntaren kasuan salbu. Espezie honek beherakada nozitzen du oraindik. Baso-igel jauzkariaren helduak aurkitu ez izana esanguratsua da 2005eko datuekin konparatuz gero, baina datu hau konpentsatzeko espezie honen 9 errute aurkitu dira bera bizi den habitatean.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala