Albistea
Salburuan negua igarotzen duten hegazti akuatikoen errolda
Errolda hau urtean behin egiten da Europa osoan, erregio bakoitzean negua ematen duten uretako hegaztiak ezagutzeko.
Errolda horren arabera, aurtengo neguan Salburuan historian inoiz izan ez den espezie zein ale kopuru handiena izan da. Aipatzekoa da kopetazuri arrunta eta zertzeta arrunta bezalako espezieetan egiaztatu izan den gorakada. Gainera, azpimarratu behar da zenbait espezie berriz horra itzuli direla; hala nola, antzara hankagorrizta, zingira-mirotz eta txirri arrunta edo borrokalaria bezalako zenbait zankaluze.