eues

Albistea

Salburuan habia egiten duten hegaztien 2005eko erroldak hezegune honek EAE mailan duen garrantzia erakutsi du

2005eko umatze garaian jaitsi egin da apur bat habia Salburuan egitea erabaki duen hegazti akuatikoen bikote kopurua. Guztira 228 bikote sartu dira 2005eko erroldan (2004an 253 izan ziren). Jaitsiera hau eskualdean gehien ageri den espezie ugaltzaileari, kopetazuri arruntari alegia, dagokio. Gainerako espezieen kopuruak egonkor mantendu dira edo apur bat igo dira. Kasu batzuetan gehikuntza nabarmena izan da, esaterako basahatearen kasuan.

Datu hauek Araba osoan jaso diren datuekin alderatuz gero, 2005eko denboraldian urmaeletako ugaltze multzoa probintzia osoan dagoenaren laurdena da. Hortaz, Salburua EAEko bigarren hezegunerik garrantzitsuena da hegazti mota honi dagokionez, Uribarri-Ganboako urtegiaren atzetik.

Espezieen ikuspuntutik, hegazti akuatikoen 14 espezie ugaldu dira Salburuan aurten. Aurreko urtearekin konparatuz gero, aurten ez dute habiarik egin ez murgilari mottodunak ez txirritxo txikiak. Alde positibotik, zankaluze arruntak berriro kolonizatu du eskualdea eta gutxienez 8 habia egin ditu.

Aurreko urteetan bezala, EAE mailan amiltxori txikiak eta udako zertzetak habia egiteko erabiltzen duten leku bakarra Salburua da. Mehatxatutako hegaztiei dagokienez, iberiar penintsulan kontserbazio egoera kaskarrean dauden hainbat espeziek hemen ugaltzen jarraitzen dutela nabarmendu behar da: multzo honetan daude ipar-ahatea, ahate mokozabala eta bereziki udako zertzeta, 'Espainiako hegaztien liburu gorria' deiturikoan 'Zaurgarri' kategorian sartuta dagoena.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala