Albistea
Salburuako webcam-a: CEAren webgunearen zerbitzu berri bat
2003ko martxoan telekomandoz gidatutako kamera bat jarri zen Salburuko Parkeko Zurbanoko urmaelean dagoen uharte batean, bere inguruko irudiak etengabe jaso ditzan. Oraindik aurrera, nahi duen orok kamera CEAren webgunetik gidatzeko aukera izango du. Zerbitzu berri honen bidez, kamera 45 gradu bertikalki eta nahi den guztia horizontalki mugi daiteke, eta botoien bidez irudiaren tamaina handitu edo txikitu daiteke 18ko handipena duen zooma erabiliz. Hartutako irudi horien bidez urmaeletako bizitzaren eszena ederrak ikus daitezke.