Salburuako ugaztunei buruzko ikerketa batek agerian jarri du bere aniztasun ikaragarria
Lana Salburuan dauden fauna giroak identifikatzean oinarritu zen (basoak, belardiak, urmaelak, etab.) bai eta giro bakoitzean dauden espezie edo komunitateen identifikazioan ere.
Denetara Salburuan 39 ugaztun espezie daude, eta horietatik 9 espezie bioadierazleak dira, hau da, espezie zorrotzak dira eta horrek habitat horren ingurumenaren egoera egokia dela adierazten du. Harritzekoa bada ere, Autonomia Erkidego osoan dauden bost espezietatik lau Salburuan bizi dira. Aberastasun hori parkean dauden fauna giro mota ezberdinei eta mediterraneo eta atlantikoko erregioen artean egoteari esker ematen da.
Alde txarrean, aipatu beharra dago Amerikako bisoiaren presentziaren berri dugula.Bisoi hau Europako bisoiaren eta katu basatien desagerpenaren kausa da, eta gainera, hegaztiak bezalako beste animaliak ere suntsitzen ditu.