Albistea

Salburuako Parkeko hariztiaren bisitaldi gidatuak

Datorren otsailaren 15ean inauguratuko da Informaziogunea, Elorriagatik Salburuko parkerako sarbidean den ur biltegi zaharrean.

Informaziogune hori izango da parkean egingo diren jardueretarako erreferentzia. Gainera, jarduera gehiago izango da, eta esparru hesituan ibilbide gidatuak egin ahalko dira. Eskaintza hori talde txikientzat da. Hala, aintzira inguratzen duten urez betetako zelaiak ezagutuko dituzte taldeek, eta Salburuko hariztia bisitatuko dute, hots, Arabako Lautadan geratzen den harizti bakarretakoa. Ibilbideak gidekin egiten dira. Naturalista adituak izaten dira, eta toki paregabe horretako natura balioak hobeto ulertzen lagunduko diete taldeei.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu