eues

Albistea

Salburuako Parkeko bisitarientzako zerbitzu berriak

Otsailaren 15etik aurrera bisitarientzako informazio gune berria irekita dago Salburuako Parkeko Arkauteko sarreran. Puntu honek egun ondoko zerbitzuak ditu:

Hegaztien behatokia: goizez eta arratsaldez dago irekita, eta begiraleak daude ondoko ordutegian:

  • astelehenetik ostiralera: ekain, uztail eta irailean, 17:00etatik 20:00etara.
  • asteburuetan eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Ordutegia urrian aldatu egingo da.

Parkeko informazio puntua: begiraleak daude aurreko ordutegi berean.

Gidatutako bisitaldiak:

  • parkeko ibilbideetan barrena: asteazken eta larunbat goizetan. Informazioa eta izen emateak: 945 234352.
  • parkeko itxituraren barnetik: hilabete bakoitzeko 1. eta 3. larunbatetan, apirila, maiatza, iraila eta urrian salbu. Informazioa eta izen emateak: 945 162696.

Otsailean eta martxoan zehar, hegaztien behatokia 3.000 lagunek baino gehiagok bisitatu zuten, eta 2.000 baino gehiago parkeko informazio puntura hurbildu zen. Bisitaldi gidatuei dagokienez, aipatu hilabeteetan 12 bisitaldi egin ziren eta 130 lagunek parte hartu zuten.

Informazio gehiagorako, deitu Ingurugiro Gaietarako Ikastegira (945 162696). 

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala