Albistea
Salburuako Parkeak paseabide berriak ditu
Uda honetan Salburuako parkeko bide sarea osatzeko xedez egindako hainbat lan bukatu dira. Betoñoko eta Arkauteko urmaelak inguratzen dituzten ibilbideak lotzen dituen bide zatia ekainaren bukaeran inauguratu zen. Honi gehitu behar zaizkio Santo Tomás ibaiaren ibilgu zaharra eta desbideratze ibilgu berria zeharkatzea ahalbidetzen duten bi azpiegitura txiki. Hortaz, parkean barrena dauden paseabideak bi puntutan lotuko zaizkie Salburuako 15. sektorearen hiritartzearen bide berriei, Fernando Buesa Arena pabilioiaren aparkalekutik hezegunera iristea ahalbidetuz. Zonalde hau ATARIA balizko interpretazio zentroa kokatuko den tokia izango da.