Albistea
Salburuako hezeguneek Eusko Jaurlaritzaren Babes Bereziko Plan bat izango dute
Salburuako hezeguneek testuinguru lokal, autonomiko zein nazioartekoan duten garrantzia onartuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburu Sabin Intxaurragak azpimarratu zuen beharrezkoa dela ekosistema honen babes eta hobekuntzan inplikaturiko administrazio guztiek parte har dezaten eta bere Sailburutzak 2003. urterako urmaelen Babes Berezirako Plan bat abian jarriko dutela iragarri zuen.
Planak ondoko neurriak jarriko ditu martxan: hezeguneetan eragina izan dezaketen instalazio eta ekintzen erregulazioa, dagoeneko existitzen direnen egokitzapena, eta zainketa programa baten eta larrialdi kasuetarako ekintza protokolo baten prestaketa.