Salburuako hariztia barnetik ezagutzeko bisitaldi gidatuak
Ibilbide horietan zehar jendeak urmaela inguratzen dituzten eta urpean geratu diren zelaiak ezagutzeko aukera izango dute. Ondoren, hariztian bertan sartu eta Arabako Lautadan zeuden basoen aztarna den baso hau ikusi ahal izango dute.
Ibilbideek bi ordu eta erdiko iraupena izango dute eta talde murriztuetarako da (10 pertsona gehienez), ingurunearen hauskortasuna dela eta.
Bisita horiek hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren larunbatetan izaten dira, apirilean, maiatzean eta ekainean izan ezik, hilabete horietan, ugalketa garaian izaki bizidunengan izan dezakegun inpaktua gutxitzeko asmoz, bisitak lehen larunbatean izango baitira. Halaber, ez da ibilbiderik egongo irailean eta urrian, oreinen marrualdia dela eta.
Ibilbideak egiteko interesa izanez gero, erreserba egin behar da irailetik aurrera Ingurugiro Gaietarako Ikastegian.