eues

Albistea

Salburuak eguneko tximeleten komunitate aberatsa du

Salburuak eguneko tximeleten komunitate aberatsa du

CEAk udal lurraldearen bioaniztasuna ezagutzeko abian duen ikerketa egitasmoaren baitan, 2005. urtean zehar Salburuko hezeguneetan bizi diren eguneko tximeleta espezieak ezaugarritzeko ikerlana egin da. Lanaren egilea, iberiar penintsulako tximeleten alorrean aditu handienetakoa den Ibon de Olano da. Ikerlari hau Entomologiako Euskal Elkarteko eta Arabako Natur Zientzien Museoko kide ere bada.

Urte osoan zehar 36 irteera egin dira Salburura, parkeko sektore guztiak zeharkatuz bakoitzean zeuden eguneko tximeletak identifikatzeko. Datu hauei aurreko urteetan eskualdea bisitatu zuten hainbat entomologok bildutakoak erantsi behar zaizkie.

Emaitzak ikusita, nabarmen geratu da toki honek eguneko tximeleten aberastasun handia duela. Guztira 55 espezie zenbatu dira, horietako batzuk iraungitze arriskuan daudenak bai esparru iberikoan zein Europa mailan. Hezegune hauetako komunitate aberatsaren ideia bat egiteko: Salburuko 216 hektareatan Urkiolako parkeko 6.000 hektareatan bezainbeste espezie daude ia (Urkiolan 57 daude).

Bestalde, ikerlanak zenbait neurri aipatzen ditu intsektu hauek bizirauteko arazorik eduki ez dezaten eta beren bizi baldintzak hobetu daitezen. Besteak beste, inguruko nekazaritza lurretan pestizida gutxiago erabiltzea, labore lursailen artean dauden heskai zatiak errespetatzea edo parketik hurbilen dauden auzo berrietan argi horidun farolak ipini ordez argi zuridunak jartzea aipatzen dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala