Salburua Natura 2000 Sarean sartzeko proposamena
"Natura 2000 Europako Sarea" Europako Arteztarau baten ondorioz sortu zen. Horren arabera,Europako herrialdeetan lehentasunez babestu behar diren animali eta landare espezieak eta habitatak ezarri ziren. Sare hori eraikitzeko beharrezkoa da Erkidegoan Garrantzia duten Lekuak (LIC deiturikoak) identifikatzeko eta deklaratzeko prozesu konplexu bat jarraitzea.
Salburua LIC gisa sailkatzeak dituen abantailen artean, garrantzitsuena Arteztarauak esleitzen dion babes-maila da. Horri ezker ezingo dira arriskuan jarri deklarazio horren arrazoi izan diren natur balioak. Gainera, epe ertainean, Natura 2000 Sarean onartua izan ondoren, aurreikustekoa da Europak ingurumen ekimenetara esleitzen dituen finantza laguntzen zatirik handiena Sareko guneetara bideratuko dela.