Albistea
Salburua eta Zabalganeko auzo berrien eraikuntza dentsitateak handitu egingo dira
Hiri hazkundeko eredu konpaktuak eredu sakabanatuen aurrean dituen ingurumen, gizarte zein ekonomi abantailak nabarmen utzi dituzten hainbat ikerketa eta esperintzia oinarritzat hartuz, Salburua eta Zabalganeko auzo berrietarako aurreikusi ziren zenbakiak birkontsideratu egin dira eta dentsitatea hektareako 45 etxebizitzetara altxatu da.
Azalera berean etxebizitza gehiago eraikitzeak ekarriko dituen abantailen artean ondokoak aipa daitezke: 72 milioi €-ko aurrezpena hiritartze gastuetan, mantenimendu kostuen merkatzea, hiri garraio eta ekipamendu beharren gutxitzea, berdeguneen ureztatzerako ur kontsumoaren murriztea, eta dentsitate txikiko auzoetan dauden gizarte eta espazio haustura saihestea.