eues

Albistea

Saguzarrentzako 95 babes-kaxa jarri dituzte Salburuan

Europan arrisku handiena duen ugaztun-taldea da saguzarrena. Izan ere, besteak beste, negua igarotzeko eta ugaltzeko babeslekuak falta zaizkie.

Aditu askoren ustez, babeslekurik ez dutelako txikitu da Salburuko parke inguruko saguzar-populazioa. Zuhaitz zahar gutxi daude, berritutako eraikin zaharren zulo eta arrakalak ere estali egin dira, eta eraikinak babesteko zurari ematen zaizkion tratamendu toxikoek gutxitu egiten dituzte saguzarren babeslekuak.

Gabezia hori arintzeko, udazken honetan 95 babes-kaxa jarri ditu CEAk, saguzarrentzat bereziki diseinatuak. INBIOS proiektuak finantzatu du ekintza hori, eta 2010ean kamera bidez aztertuko da ingurua, neurria eraginkorra den ikusteko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala