ReVeAL
Hasiera: 2019 - Amaiera: 2022
Eremua: Nazioartekoa
Zertan datza?
ReVeAL europar proiektuaren xedea izan zen ibilgailuak hirira sartzeko dituzten bideak erregulatzea hiri mugikortasun jasangarriko politiken testuinguruan. Horrela, hiriotan bizi diren pertsonen bizimodua hobetu nahi izan zen kutsaduraren, zarataren, bizi kalitatearen, bide segurtasunaren, eraginkortasun energetikoaren eta irisgarritasunaren esparruetan.
Gasteizek 210.000 euroko diru laguntza izan zuen tokiko ekintzak gauzatzeko.
ReVeAL partzuergoko kideek kontzeptu berriak bilatu eta ikertu zituzten eta zenbait konponbide praktiko garatu zituzten sei hiritan: Helmond (NL), Jerusalem (IL), Londres (UK), Padova (IT), Vitoria-Gasteiz eta proiektuaren liderra izan zen Bielefeld (DE). Elkarlanaren ondorioz, honakoak lortu ziren:
- Proiektuko bazkideen artean ezagutzen eta esperientzien partekatzea erraztea.
- Hiri pilotuetan aplikatuko diren konponbideen aplikazio praktikoa diseinatzea eta entseatzea.
- Proba pilotu horien inpaktuak dokumentatzea, ikuskatzea eta ebaluatzea.
Parte hartu zuten hiriek konpromisoa hartu zuten lan esparru desberdinetan zenbait neurri garatu, indarrean jarri eta ebaluatzeko. Horietako bat izan zen, hain zuzen, superetxadien kontzeptuaren pean auzoen mailan egin zitezkeen eskuhartze espazialak. Aparkalekuei lotutako neurriak eta sarbideen kontrolati lotutakoak ere aztertu ziren.
os.