eues

Albistea

Prestakuntza-Enpleguko Programa: 'Gasteizko Mendien Garbiketa 2002'

Vitoria-Gasteizko Udaleko Enplegu Sailak iraupen luzeko langabetuei zuzenduriko prestakuntza-enpleguko programa bat jarri du abian berriki. Programaren xedea partehartzaileak, prestakuntza teoriko-praktikoko prozesu baten bidez, nekazaritza eta natur ingurunearen mantenimentu eta garbiketa lanetan espezializaturiko baso-nekazaritzako langile gisa koalifikatzea da.

2001. urtean gauzatu zen ezaugarri bereko programan bezala, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia da prestakuntza fasearen ardura hartu duena. Prestakuntza fase honi maiatzaren 20an ekin zaio eta ekainaren 21 arte jarraituko du. Bere iraupena 150 ordutako da, 3 modulutan banaturik: "Vitoria-Gasteizko Udaleko botanika orokorra eta landaredia", 36 ordutakoa: "Nekazaritzako eta basoko makineria era tresneriaren erabilera, maneiua eta mantenimendua", 84 ordutakoa; eta "Laneko segurtasuna eta osasuna", 30 ordutakoa.

Prestakuntza fasea bukatu ondoren, Vitoria-Gasteizko Udaletxeko Nekazaritza Arloak programaren partehartzaileak 6 hilabetez kontratatuko ditu. Sail honentzako egingo dituzten lanen artean, udalerriko nekazaritza eta natur ingurunearen garbiketa eta mantenimendua egongo dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala