Argitalpena
Potencial solar fotovoltaico de las cubiertas edificatorias de la ciudad de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udalak Madrilgo Unibertsitate Politeknikoarekin elkarlanean aritu zen Gasteizko eguzki-energiaren potentziala identifikatzeko. Teknologia-arloan eta erregulazio-arloan izandako aldaketek (errendimendu hobeak, instalazio fotovoltaikoen prezioaren murrizketa handia, autokontsumoaren aldeko legeria) aurretik egindako lana eguneratzeko bultzada izan dira. Helburu espezifiko gisa, eguzki-energia fotovoltaikoa erabiliz elektrizitatea sortzeko potentziala 2017. urteraino eguneratzeaz gain, oinarrizko beste adierazle batzuk ere eguneratu dira, hala nola autosufizientzia, autokontsumo fotovoltaikoa, kostuak eta horiei lotutako onurak, eta emaitza horiek herritarrentzat eskuragarriak izatea.
Azterketa-eremua Gasteiz osatzen duten 31 auzoen 3.915 hektareak izan dira. Abiapuntuko datu gisa, datu kartografikoak, eguzki-baliabideari buruzkoak, kontsumo elektrikoak eta katastroko datuak erabili dira. Azterketak hiri osoaren eskala globalean nahiz auzo bakoitzaren xehetasun-eskalan egin dira.
Fitxa
Egilea(k): Instituto de Energía Solar - Universidad Politécnica de Madrid
Argitalpen urtea: 2019
Hizkuntza(k): Gaztelania
Orrialde kopurua: 72
Argitalpen mota/Formatua: Digitala