eues

Albistea

PhytoSUDOE proiektuak webgunea eta sare sozialak estreinatu ditu

PhytoSUDOE europar proiektuaren xede nagusia espazio narriatuak kudeatu eta leheneratzeko proposamen berritzaileak egitea da. Fitoerremediazio tekniken erabileraren bitartez biodibertsitatea sustatuko da, ekosistemen funtzionaltasun guztiak hobetuko dira eta baliabideen erabilera jasangarria ahalbidetuko da. CEAren partaidetza duen proiektu horrek 2018ra arte iraungo du. Lehen emaitza izango da gune kutsatu edo degradatuen sare bat osatu eta monitorizatzea, eta haietan fitokudeaketako metodo berritzaileak ezartzea, fitoteknologiek leheneratze ekologikorako duten potentzialtasunak erakusteko.

www.phytosudoe.eu webgunea proiektuaren komunikazio tresna nagusia izango da oraindik aurrera. Bertan, proiektu osoari buruzko informazio eguneratua eskainiko da, fitoerremediazioa zer den azalduko da eta proiektuan zehar esku hartuko diren tokien xehetasunak ere emango dira.

Sare sozialetan ere badu presentzia PhytoSUDOEk:

http://twitter.com/phytosudoe

https://www.facebook.com/PhytoSUDOE

Jarrai gaitzazu!

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala