eues

Albistea

PhytoSUDOE europar proiektuaren azken aurrerapenak

PhytoSUDOE proiektuaren helburu nagusia espazio narriatuak kudeatzea eta lehengoratzea da, fitorremediazio teknika berritzaileak baliatuz, horiek biodibertsitatea sustatzen, ekosistemen funtzionaltasun integrala hobetzen eta baliabideen erabilera jasangarria ahalbidetzen baitute. CEAk 2016-2018 urteetan zehar hartuko du parte proiektuan, Europako hainbat bazkiderekin elkarlanean.

Lanak lursailetan

2016an egindako analisietan antzeman zen bi lursail sakoneran kutsatuta zeudela. Bigarren kutsadura analisi bat egin, ordukoan lurrazal mailan, eta han ikusi zen sailetako bat azaleran ere kutsatuta zegoela, baina bestea ez. Beste alde batetik, lurzorua prestatu zen sailetan: landaredia moztu zen, lurra lautu eta aireztatu zen, hondakin handiak kendu ziren eta gainerako hondakin kutsatuen kudeaketa baimendutako enpresa baten bitartez egin zen. Azkenik, Jundizeko tratamendu plantatik datorren konposta aplikatu eta irauli egin zen, zoruaren propietate agronomikoak hobetzeko.

Lanak landare mintegian

2017ko urtarrilean partzeletan landatuko diren baso zuhaitzen prestaketari ekin zitzaion. Landaketak kimatze teknikarekin egin ziren eta ale batzuk mikorrizatu egin ziren, mikorrizatu ez den beste lagin batek duen jokaerarekin alderatzeko. Udaberrian, zuhaitzak entseguko lursailetan landatuko dira.

Laginketa agronomikoa

Bi lursailetako substratuaren laginak hartu dira, haien konposizioa ezagutzeko. Laginak laborategi batera bidali dira, lurzorua osatzen dituen elementuak identifikatzeko.

> PhytoSUDOE proiektuaren webgunea

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala