eues

Proiektua

Phy2SUDOE

Hasiera: 2020 - Amaiera: 2023


Eremua: Nazioartekoa


Phy2SUDOE proiektuaren helburu nagusia izan zen Europako hego-mendebaldeko lurzoru kutsatuak fitokudeaketaren bidez garbitzeko estrategia berritzaileak aurkitzea. Gasteizi dagokionez, Jundizko parkean (Mendebaldean) aplikatu ziren estrategia horiek.

Zertan datza?

Europako hiri askoren periferian lursail publiko abandonatu edo kutsatuak daude, baina horiek metodo tradizionalak baliatuz tratatzea hain da garestia ezen leheneratzea bideraezina baita batzuetan. Horrekin lotuta, PhytoSudoe proiektuaren bitartez Europako finantzaketa lortu eta Jundizko industrialdean (Gasteizko mendebaldea) fitoerremediazio teknikak (deskutsatzeko landareak erabiltzea) probatu ziren 2016 eta 2018 bitartean, hiru lursail publikotan. Emaitzak ikusita, Espainia, Frantzia eta Portugaleko 10 bazkidek osatutako lantaldeak proiektua leku gehiagotara hedatzea proposatu zuen, epe luzerako jarraipen-sarea sortuz.

Landare deskutsatzaileak

Phy2Sudoe izenekoa aurrekoaren hedapena izan zen, 2020ko azaroaren 1ean jarri zen abian eta 2023ko apirilean amaitu zen. Helburu orokorra izan zen Europako hego-mendebaldeko alderdi kutsatuetan fitogestiorako estrategia berritzaileak garatzen jarraitzea. Horretarako, kutsadura mota ezberdinak zituzten beste leku batzuk gehitu ziren, eta garai bateko meategi inguruetan —esaterako, Lanestosan (Bizkaia)— bizi diren landare autoktonoek deskutsatzeko izan dezaketen ahalmena ikertu zen.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegia (CEA) proiektuaren komunikazioaz arduratu zen, baita udal lurretako lurzati pilotuak zehaztu eta horien jarraipena egiteaz ere; Arinizen iparraldeko lurrak erabili ziren, Jundiz industrialdearen eta A-1 autobiaren artean daudenak. Olarizuko lorategi botanikoko germoplasma bankuak ere lagundu zuen, lurzoru kutsatuetara egokitutako landare-espezieak gorde eta ikertu baitzituen.

2023ra arte

Proiektu berrian, Mendebaldea proiektuaren hirugarren fasean epe luzerako jarraipena egiteko lursail pilotuak sartu ziren; zehazki, Arinizen iparraldeko lurrak lehengoratu ziren, Jundiz industrialdearen eta A-1 autobiaren artean. Europar Batasunak 838.424,25 euroko finantzaketa eman zuen FEDER funtsen bidez (aurrekontu osoa 1,2 milioi euroko izan zen); CEAk FEDER funtsetako 88.125 euro kudeatu zituen.

Dokumentazioa eta segimendua

Aurreko proiektuaren berri emateko tresna nagusia zenak (www.phytosudoe.eu) bigarren proiektuaren informazio eguneratua jaso zuen; fitoerremediazioari buruzko argibideak eta Phy2SUDOE proiektua garatzekoa den kokapenei buruzko xehetasunak ere eman zituen.

Finantziazioa

Interreg SUODE mugaz gaindiko lankidetzarako programa europarra.

  • Aurrekontu osoa: 1.2 milioi euro (838.424,25 euro FEDER funtsetatik)
  • Udalaren aurrekontua: 117.500 euro (88.125 euro FEDER funtsetatik)

Lankidetza

Guztira 10 kide, Portugal, Espainia eta Frantziakoak. Euskadin Neiker institutuak —proiektuaren liderra— eta Euskal Herriko Unibertsitateak ere hartzen dute parte.


Esteka interesgarriak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala