eues

Argitalpena


Perfil de las personas usuarias de bicicletas y vehículos de movilidad personal en Vitoria-Gasteiz

Bizikleten eta patineteen bidezko mugikortasunari buruzko inkesta

Txosten honek Gasteizko garraiobide desberdinen erabiltzaileak ezaugarritzeko 2024an egindako inkesta bat laburbiltzen du.

Inkestaren helburuak honakoak izan ziren:

  • Hirian bizikleta eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak erabiltzen dituztenen unibertsoa dimentsionatzen laguntzea, sexu-kuotak, adin-taldeak eta hiri-eremuak kontuan hartuta.
  • Hiri-garraioko hainbat moduren harremanak eta bizikidetza aztertzea, bereziki bizikletena eta MPIena.
  • Gasteizko gizarteak garraiobide desberdinekiko duen jarrera ebaluatzea.
  • Bizikleta eta/edo MPI erabiltzaileen ezaugarriak, bilakaera, oztopoak eta desplazamendu-profilak zehaztea.

Kaleko inkesta honetan kuota demografikoen araberako proportzioak zaindu ziren. Ez da mugikortasunari buruzko azterlan bat bere horretan, baizik eta erabilerari eta karakterizazioari buruzko azterlan orokor bat. Garraiobideekiko jarrerak ebaluatu ziren eta ohiko erabiltzaileak ezaugarritu ziren. Bizikleta eta/edo MPIa erabiltzen dituztenei galdera gehigarriak egin zitzaizkien, haien ohiturak hobeto ulertzeko.

Fitxa

Egilea(k): Ingurugiro Gaietarako Ikastegia (koordinatzailea)


Argitalpen urtea: 2024


Hizkuntza(k): Gaztelania


Orrialde kopurua: 58


Argitalpen mota/Formatua: Digitala


Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala