Albistea

Patxi Lazcoz alkateak tamaina erdiko hiriak talentua erakartzeko egokienak direla defendatu du ONU erakundean

Vitoria-Gasteizko alkate Patxi Lazcozek UNECE eta UN-HABITAT erakundeek New Yorkeko Nazio Batuen egoitza nagusian antolatu zuten mahai-inguruan parte hartu zuen martxoaren 7an, astelehenean. Alkateak Vitoria-Gasteiz jarraitzeko moduko eredu gisa aurkeztu zuen, garapen iraunkorrari eta "green economy" delakoari dagokienez.

Patxi Lazcozek foro horretan adierazi zuenez, "planetaren etorkizuna garraio iraunkorraren bidez sarean lotuak egongo diren tamaina erdiko hirietan dago, zeinetan zerbitzuak ez bikoizteko konpartitzea eta lankidetza izango diren nagusi, herritarrei behar duten guztia eskaintzeko, era logiko eta iraunkorrez; eta gizakiak protagonista izango diren. Eta 2012ko Europako Hiriburu Berdearen sariari dagokionez, Vitoria-Gasteizen bizi garenontzat Euskadiko hiriburua garapen iraunkorrari buruz hitz egiten denean aipatu gabe utzi ezin den hiria izatea ohorea dela esan zuen.

mp3 Alcalde Lazcoz tras su intervención en la ONU

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157626092073971

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu