Otsailean hiri mugikortasunaz hitz egin zen Hiri Ekologiaren Gelan
Lehen atal batean azpimarratu zen banakako motorreko ibilgailuaren erabilera igo egin dela hiri gehienetan, datuek azaltzen duten bezala. Azaldu zuten automobila, ingurumeneko ikuspuntu batetik bai eta ikuspuntu sozial eta funtzionaletik ere, zenbait alderditan errendimendu gutxiko garraioa dela eta beste alderdi batzuei dagokionez, eraginkortasun gutxiena duena (berriztagarri diren energien kontsumoa, poluzio atmosferikoa, lurzoruaren okupazioa, inguruko zarata, hiri irudiaren hondatzea, istripuak, zirkulazioaren metaketa, ibilgailua erabiltzeko eta eskuratzeko dugun baliabide ekonomikoen araberako mugikortasun ahalmena).
Ikuspegi honen arabera, ondorioztatu dezakegu mugitzeko orain arte erabilitako eredua, garraiorako bide nagusia automobila dela kontsideratzen duena, agortuta dagoela. Aldiz, eskariaren araberako kudeaketa egin behar da, bakoitzaren ibilgailuaren "eskari fidagarriari" erantzuten saiatu beharrean. Beharrezkotzat jotzen dute hainbat neurri abian jartzea, hala nola, beste garraiobideen erabilera egokitzea eta sustatzea, lehiakorrak diren eta eskariari erantzuteko gai diren garraiobide edo mugikortasun gutxiagoko hiriak eta auzoak diseinatzea (sakabanaketa saihestu, dentsitatea handitu, jardueren nahastea emendatu, etab) eta hiri eta auzoetan garraiobide alternatiboen erabilera erraztea. Beste alderdi jakin batzuk ere azpimarratu zituzten, esaterako aparkalekuen kudeaketa erabiltzea norberaren automobilaren erabilera gutxitzeko tresna gisa.
Gai guzti horietaz arratsaldearen buruan aritu ziren. Informazio gehiago eskuratzeko (gaztelaniaz) http://www.urbanred.aq.upm.es helbidea bisitatu dezakezue eta Julio Pozueta hizlariaren lana kontsultatu bertan. Lanaren izenburua "Movilidad y planeamiento sostenible: hacia una consideración inteligente del transporte y la movilidad en el planemaiento y en el diseño urbano" da.
Azkenean Vitoria-Gasteizko kasuari buruzko zenbait aipamen egin zituzten eta, zehazki, hiriaren hegoaldeko zabalkundeari buruzkoak. Haien ustez, gai horren hasierako azterketa batetik abiatuz, gune horrek dituen ezaugarriak ezin dira bateratu hiriaren garapenarekin ezta automobilen trafiko handiarekin ere.