Albistea
Oraindik tokiak daude Etxe Berdeak programan parte hartzeko
Eguneroko ur eta energia kontsumo ohiturek ekartzen duten ingurugiro eta giza inpaktuarekin kezkatuta dauden udalerriko pertsonanentzat zuzenduta dago programa hau.
Argi mota aukeratu, garbigailua, martxan jarri, txorroka itxi, termostatoa erregulatu, zaborra bota, janaria erosi, hirian mugitu... egunero egiten ditugun ekintzak dira hauek, baina... Ba al dakizu eguneroko jokabide hauetan aldaketa txikiak egiteak dirua aurrezten lagundu diezazukeela eta baita ingurumenarekiko adeitsuagoa izaten ere?
Animatu! Oraindik garaiz zaudete proiektu honetan izena emateko.
Maiatzaren 2ra arte: izena ematea.
Informazio gehiago: 945162696
Etxe Berdeak programa Vital Fundazioaren laguntzarekin egiten da.