Albistea
Oraindik lekua duten CEAren jardueretan izena emateko epea ireki da gaur
Joan den ekainaren 21ean leku baino eskatzaile gehiago zituzten CEAren jardueretan tokiak esleitzeko egin zen zozketaren ondoren, gaur oraindik leku libreak dituzten jardueretan izena emateko epea ireki da. Bigarren aukera honetan lekuak zuzenean emango dira, izena ematen den ordena berean, zozketarik gabe.
Oraindik (ekainaren 29an) lekuak dituzten jarduerak hurrengo hauek dira:
- Lantegia: "Burruntziak ala deabruaren zalditxoak?" - 17 leku libre
- Irteera mendira: "Ezagutu Arabako itsasoa: Eskibel-Gometxa" - 6 leku libre
- Lantegia: "Erleen mundua" - 170 leku libre
- Irteera mendira: "Uretako hegazti akuatikoak identifikatzea" - 18 leku libre
- Irteera mendira: "Ibilaldiak Eraztun Berdean zehar" - 10 leku libre
- Lantegia: "Ogia egitea" - 9 leku libre
- Irteera mendira: "Birdwatchingaren hastapenak: hegazti limikoloak" - 18 leku libre