ONCEk sari bat eman dio bizikletak maileguan emateko udal zerbitzuari
2006ko apirilaren 10ean bizikletak mailegatzeko zerbitzua abian jarri zen, beste urte batez. Aurten mailegua 10 puntutan eskaintzen da: Aldabe, Pilar, Iparraldle, Hegoalde, Judimendi eta Lakua gizrte etxeetan, Medizorrotzeko frontoietan, El Boulevard merkataritza gunean eta turismoko udal bulegoan. Mailegu puntu bakoitzean 15 eta 25 bizikleta artean daude eskuragarri.
Aurten premia bereziak dituzten lagunentzako tandemak eta trizikloak eskaintzen ari dira. Bereziki garrantzitsua izan da Arabako ONCEk CEAri oroigarri bat eman izana ezgaitasunak dituzten pertsonentzako bizikletak maileguan jartzeagatik. Sari hau "Kriskitinen lasterketa Araban, ezgaitasunak dituzten pertsonak integratzearen alde" izeneko lasterketaren XI. ekitaldian eman zen.
Orain arte 14.185 mailegu egin dira, hau da, batezbeste eguneko 373 mailegu. Kopuru hau aurreko urtekoak baino hobea da, mailegu bakoitzeko bizikleta eduki daitekeen denbora mugatu egin delako segurasko. Denbora mugatuz zerbitzua jende gehiagok erabil dezakeela ikusi da. Horrez gain, hilabeteko epean ia 2.500 lagun gehiagok eman dute izena zerbitzua erabiltzeko, bizikleta maileguak gero eta interes gehiago pizten duela erakutsiz.