eues

Albistea

Olarizuko lorategi botanikoko germoplasma bankua finalista gertatu da Udalsarea 21 sarietan

Gasteiz finalista gertatu da  'Biodibertsitatea' kategorian, Olarizuko lorategi botanikoko landare germoplasma bankuaren proiektuari esker, zeina 2010ean sortu eta 2011n abiarazi baitzen. Ekimenaren helburu nagusia mehatxatutako flora babestea da, horretarako behar diren instalazioaz sortuz eta zaintzeko lehen programak -Vitoria-Gasteizko udalerrian mehatxatutako floraz arduratzen direnak- abiaraziz.

Horren ondorioz, Mehatxatutako Espezieen EAEko Katalogoko 14 espezieren haziak gorde dira, hots, udalerrian mehatxatuta dauden espezieen % 42, eta protokoloak ezarri dira horietan 10 (% 30) ernatu, hazi eta lantzeko, gerora babesteko beste  ekintza batzuk egin ahal izateko: populazioak indartu, berriro aldatu eta abar. Bestetik, udalerriko hainbat habitat naturaletako 170 espezieren haziak gorde dira. Horrenbestez, Olarizuko lorategi botanikoko landare germoplasma bankuak ekarpen handia egin du Gasteizko, Arabako eta Euskal Herriko biodibertsitatea zaintzen eta bizitza kalitatea hobetzen, mehatxatutako flora espezieak -horietako batzuk desagertzeko arriskuan- iraunaraztea bermatu baitu.

Proiektu honetan Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak zein Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak hartu dute parte, eta  Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza ere izan du, bertako ikasleek prestakuntza praktikak egin baitituzte prozesu osoan, landa lanetik laborategiraino.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala