eues

Albistea

Olarizuko lorategi botanikoko begiratokia landareztatu da

2007tik 2011ra Europako basoen arboretoa osatzeko lanak egin ziren lorategi botanikoan, eta 2011ko uda eta udazkenean lorategiko urmaelean landare akuatikoak landatu ziren eta orkideoen larrea erein zen. Aipatutako obrek, batez ere arboretoaren drenaje sarea eta urmaelaren ontzia egiteko hondeatze lanek, material geldoen bolumen handia sortu zuten. Hondakin horien kudeaketa jasangarria egiteko, zabortegira eramatea ahalik eta gehien saihestuz, lehendik exisititzen zen muinotxo baten gainean utzi ziren, urmaelaren alboan. Horrela, begiratoki gisa erabil zitekeen muino bat sortu zen, hasierako garaiera baino 5 metro gorago iristen zena.

Ondoren begiratokia eratu zen, muinoa zabaldu, nabarmendu eta trinkotuz eta zorua moldatuz, egitura osoak naturaltasun itxura handia izan zezan -Lautadako muinoen antzeko erliebea-, ekialde, mendebalde eta iparraldean forma leunak sortuz eta trantsizio eskualdeetako muinoetan berezkoak diren zuhaixkak landatuz. Hegoaldeko magalean, ikuspegi nagusiak dauden tokian alegia, malda pikoagoa da eta haitz handiekin osatu da ezponda, mazelari eutsi diezaioten eta haitzetako landaredi bilduma bat sor dadin bertan.

Abenduaren 2013an begiratokiaren landareztatze lanak amaitu ziren, bioerregio eurosiberiarraren eta mediterraneoaren trantsizio eskualdeetakoak diren landare komunitateak landatuz: "Ipurudi-larre Aphyllantes-duna eta pretxilardi tuparrizalea" izenekoa tuparridun muinoetan, eta "Elordi harritarra Genista eliassennenii-rekin" eta "Sabina basoa ezpelarekin" harkaitzetan.

Landareztatzean aipatutako komunitateen 3.867 landare landatu ziren 4.340 metro koadroko azalera batean, ugaritasun indizeen bidez ikerketa fitosoziologikoek definitzen dituzten proportzioak jarraituz. Horri esker, naturaltasun handiko multzo bat osatu zen. Landareak bigungarri biodegradagarriz egindako 170 trikote bidez landatu ziren alde batetik, ekialde eta mendebaldean pretxilardiaren komunitateko landareak paratu ziren eta hegoaldean harkaitzetako komunitateak.

Landaketa honek Ferrovial Agroman enpresaren dirulaguntza eduki du eta gure hiriak 2012an izan zuen Europako hiriburutza berdearen emaitzetako bat den "Etorkizuneko sustraiak: 250.000 zuhaitz eta zuhaixka Eraztun Berderako" proiektuaren baitan dago.

Begiratokia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala