eues

Albistea

Olarizuko Lorategi Botanikoak bere lehen albiste buletina argitaratu du eta Instagrameko kontua ireki du

Lorategi Botanikoko bidea

Olarizuko landarediaren balio ekologikoa ezagutarazteko dibulgazio baliabideak handitzeko asmoa du OLBk.

Olarizuko Lorategi Botanikoak (OLB) gutxi ezagutzen den landare aberastasuna du, eta gure ingurune naturalerako garrantzi handia duten kontserbazio programa eta ikerketa zientifiko ugari gauzatzen dira bertan.

"Lorategi Botanikoaren zutabeetako bat ingurumen hezkuntza da, eta, bereziki, Europako basoei eta landare biodibertsitatea kontserbatzeko beharrari balioa ematea, klima aldaketaren eta ingurumen degradazioaren aurka borrokatzeko bitarteko gisa. Horretarako, OLBk astero antolatzen ditu dibulgazio eta partaidetza jarduerak Gasteizko herritarrentzat. Gainera, urtero eskola jardueren, bisita gidatuen, ekitaldien eta hitzaldien programa bat garatzen du, herritarrek botanikarekiko eta ingurumena ezagutu eta zaintzearekiko izan dezaketen interesa sustatzeko", nabarmendu su IGIko presidenteak, Ana Oregik..

OLBren balio ekologikoa ezagutarazteko erabiltzen diren dibulgazio baliabideak areagotzeko bidean, azken asteotan Instagrameko sare sozialean hasi du ibilbidea Lorategi Botanikoak, eta horrez gain, bere lehen informazio buletina argitaratu du. Azken horretan, hiru hilean behin, lorategiko azken lorpenei, espazio horretan nabarmendu beharreko jarduera eta ekitaldi fenologikoei eta botanikaren munduan sartu nahi duenarentzako gomendioei buruzko berriak biltzen dira.

Datozen hilabeteetan lorategiaren interpretazio kartelak berritzea ere aurreikusi da.

> Jarraitu Instagramen @botanikoavg helbidean.

> Buletineko harpidetzak, esteka honetan.

> Informazio gehiago www.vitoria-gasteiz.org/lorategibotanikoa helbidean.

Lorategi Botanikoko aireko ikuspegia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala