Albistea
Olarizuko Ingurumen Parkearen hedatzea
Urtarrilean Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko Kontseilu-errektoreak Olarizuko Ingurumen Parkearen handitzea onartu zuen. Kontuan izanik egun Olarizuko Ingurumen Parkean adinekoentzako baratzetarako lursailak ia guztiak okupatuta daudela (baratze horietaz disfrutatzeko epea luzatu baita horrela eskatu duten parte-hartzaile guztientzat), eta hainbat taldek eta elkartek ere baratzeak eskatu dituztela, Olarizuko Ingurumen Parkea handitzea erabaki da parkearen alboan dagoen 13.679 m2-ko laborantza-lursail batean (argazkian kolore urdina duena).