Olarizuko informazio-gune berrian emango diren zerbitzuak lehiaketara atera dira
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak onartutako kontratu horri esker, Olarizuko lorategi botanikoko informazio-gune berria martxan jarri ahal izango da parkearen sarrera birmoldatzeko obrak bukatu ondoren —harrera-plaza bat egin da bertan, eta egokitu egin da bertan instalatutako eraikina—.
Aurreikuspenen arabera, irailean zabalduko da bisitarientzako informazio-gunea, eta programa irekiko jarduerak —ikastaroak, lantegiak, bisita-hasierak eta beste— egiteko lekua izango da. Zerbitzu horietako batzuk Olarizuko etxaldean ematen ziren orain arte.
Hainbat tamainatako bost modulu zirkularrek osatzen dute informazio-gunea. Txapaz edo kristalez eginak daude, eta lurretik goratzeko oinarri metalikoa dute. Lorategira sartzeko plazatik gertuen dagoen moduluan, jendearentzako arreta-bulegoa egongo da. Modulurik handiena, zeinek perimetro osoa kristalezkoa baitu, erakusketa-leku eta atseden hartzeko leku gisa egokituko da. Ikasgela gisa baliatuko den moduluak 20 m2 ditu, eta bertan egingo dira lantegi eta ikastaroak.
2021eko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitartean emango du zerbitzua momentuz infoguneak. Jendeari arreta emateko zerbitzuak, informazio-gunearen kudeaketa eta ikasleentzako ingurumen-hezkuntzako jarduerak barne hartzen ditu.
Ekipamenduaren jendaurreko ordutegiak honakoak izango dira:
- 2021eko abenduaren 1etik 2022ko apirilaren 30era eta 2022ko urriaren 1etik azaroaren 30era bitartean:
- Ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
- Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.
- 2022ko maiatzaren 1etik irailaren 31ra bitartean:
- Ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.
- Ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
- Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Lorategi botanikoaren ingurumen-hezkuntzako programa etapa hauetako ikasleei zuzenduta dago: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoak eta Prestakuntza Zikloak. Ikasturteko hilabeteetan izango dira ikasleentzako bisitak lorategi botanikoan, otsailetik ekainera bitartean, lanegunetan, astelehenetik ostiralera.