Olarizuko eta Urarteko (Abetxuku) hiri-baratzeetako lursailak erabiltzeko deialdia zabalik
Hiri baratzeak oinarrizko elementuak dira gure eguneroko jardunean elementu garrantzitsuak sartzeko, hala nola aisialdi osasungarria, bertako produktuak, elikadura osasungarria eta osasunerako hezkuntza. Ekimen horien artean leku nabarmena hartzen dute Olarizuko eta Abetxukuko hiri-baratzeek, zeinek partikularrek aldi batez baliatzeko lursail ugari biltzen baitituzte.
Deialdiko baldintzak betetzen dituztenek azaroaren 14ra arteko epea (hori barne) izango dute San Martineko udal bulego teknikoetara edo herritarrei laguntzeko bulegoetara joan, eta Olarizuko eta Urarteko udal baratzeetan lursail bat erabiltzeko baimena eskatzeko.
Deialdian parte hartu ahal izateko udalak antolatutako baratzezaintza ekologikoari buruzko arauzko ikastaroa egina izan behar da, gutxienez ehuneko 90eko asistentziarekin, erabiltzeko baimena eman aurreko bost urteetan. Hau da, ikastaroa 2012tik 2015era bitartean adierazitako asistentziarekin egin eta azken bi urteetan udal lursaila erabiltzeko baimenik izan ez dutenek aurkez dezakete eskabidea.
Anima zaitez! Gasteizko Eraztun Berdearen inguruko lursail bat erabiltzeko aukera duzu oraindik. Gogoan izan txinatarren esaera hau: "Betiko zoriontsu izan nahi baduzu, landu baratze bat"