Albistea

Olarizuko Baratzeen ingurumen interpretaziorako informazioa eta seinaleztatzea hobetu dira

Azken hilabeteetan, Olarizuko Baratzeetan seinaleztapen eta ingurumen interpretazioko hainbat sistema jarri dira, bertako txoko ezberdinen ezaugarriak bisitariei ezagutzera emateko eta gune osoan barrena ibilbide atseginak egin ahal izateko. Horrez gain, Baratzeetako hainbat tokitako azalpenak ematen dituzten interpretazio liburuxkak argitaratu dira.

Hurrengo hilabeteetan seinaleztapen eta interpretazioko sistema berriak jarriko dira eta Baratzeetako beste gune batzuk, esaterako beirazko berotegia edo arrokaia, deskribatuko dituzten liburuxka berriak argitaratuko dira.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu