eues

Albistea

Olarizuko baratzeak, zuretzat zabalik

Jarduera honek Olarizuko baratzean lantzen diren esparruak ezagutarazi nahi ditu: etnografia, frutikultura ekologikoa, fruta eta barazkien kontserba artisauak, sendabide fitoterapeutikoen prestaketa eta aplikazioa, lorategiko landareak, Arabako baso autoktonoak, etab. Asmo honekin, ibilbideak, hitzaldiak, lantegiak eta beste hainbat jarduera antolatu dira.

Jarduera hauek astearteetan egingo dira, jaiegunetan eta oporretan salbu, Olarizuko baratzeetan 16:00etatik 18:00etara.

Izena ematea doakoa da. Gehien jota 15 lagun hartu ahal izango dira lantegi bakoitzean, eta izena ematen den ordena berean hautatuko dira.

Bi hilabete hauetako egitaraua hau da:

  • Azaroaren 4, 11, 18 eta 25: Landare kontserbak
  • Abenduaren 2, 9, 16 eta 23: Landare ederrak eta erabilgarriak lorategian

Informazioa eta izena ematea: 945 162 696.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala