eues

Albistea

Olarizuko baratzeak, zuretzat zabalik

Jarduera hau Olarizuko baratzeen esparruan egiten diren ekintzak ezagutzera emateko asmoz sortu zen. Ibilbide, hitzaldi eta lantegi sorta baten bidez, jendearentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat gai azalduko dira, hala nola, etnografia, frutagintza ekologikoa, fruta eta barazkien artisau kontserba, sendabide fitoterapeutikoen prestaketa eta aplikazioa, lorategietarako landareak, edo Arabako baso autoktonoak.

Jarduerak asteartero egingo dira (jaiegun eta oporretan salbu), 16:00etatik 18:00etara, Olarizuko baratzeetan. Lantegi bakoitzean 15 lagunentzako tokia dago, eta parte hartzeko aukera izena ematen den ordena berean emango da. Lantegiak doanekoak dira.

Hiruhileko honetako egitaraua ondokoa da:

  • Urriaren 30ean eta azaroaren 6, 13, 20 eta 27an: Landare kontserbak.
  • Abenduaren 4, 11 eta 18an eta urtarrilaren 8an: Lorategiko landare eder eta erabilgarriak.
  • Urtarrilaren 15ean: Bitxikeria botanikoak.
  • Urtarrilaren 22 eta 29an eta otsailaren 5 eta 12an: Lore lehorrak.

Informazioa eta izen ematea, 945 162696 telefonoan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala