Albistea
Olarizuko Baratzeak berritzeko lanak
Azken hilabeteotan Olarizuko parkeko beirazko negutegian zenbait hobekuntza lan egin dira, gozamenerako eta kontenplaziorako gune ireki gisa duen izaera sendotzea ahalbidetu dutenak. Besteak beste, landareentzako euskarri berriak egokitu dira, dagoeneko existitzen zirenak osatuz. Honek bilduma botaniko bat instalatzeko balio izan du, eta emaitzak bikainak izan dira. Tanta eta ihinztatze bidezko ureztatze sistema berria ere jarri da eta zoru erradiatzaileko kalefakzioa instalatu da, toki eder honetako hezetasun eta tenperatura baldintzak hobeto kontrolatzeko.