Albistea
Oinezkoentzako pasabidea Zadorra ibai gainean Abetxukun
Amaitu dira Abetxukuko zubiaren eta Altubetik Bilbora joateko errepidean dagoen zubiaren artean oinezkoentzako eta bizikletentzako Zadorra ibai gainean ibilbide bat egiteko lanak. Ibilbide berriak 30 metroko luzera eta 3,60 metroko zabalera dauka. Bide honek Eraztun Berdeko bide nagusia, ibaiaren ezkerraldetik pasatzen dena, Abetxukuko Pozoaldea kalearekin komunikatzen du.
Lakua auzotik Urarteko baratzeetara iristeko aukera erraztea da helburu nagusia, baina baita integraziorako komunitate-ekipamendua izatea eta hiriaren iparralde osoari zerbitzua emateko gizarte harremana erraztea ere.