eues

Albistea

Oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna igo egin da Vitoria-Gasteizen

Udalak enkargatutako landa-lan batek erakutsi du bizikletaren erabilera garraiobide gisa eta oinezkoen joan-etorriak igo egin direla hiriaren erdigunean. Igoera hau hain justu mugikortasun iraunkorraren alde hobetutako kaleetan gertatu da: oinezkoen espazioaren zabalera eta kalitatean hobekuntza izan dutenetan eta txirrindularientzako bide berriak egin direnetan. Dena dela, kontuan izan behar da ikerketa honek 2009. eta 2010. urteko datuak soilik jaso dituela eta oraindik goizegi dela epe ertain eta luzeko joerak ondorioztatzeko.

MODERN-CIVITAS proiektuaren testuinguruan kokatutako landa-lan honen xedea proiektu horretan eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planean finkatutako ekintzek oinezkoen eta txirrindularien mugikortasunean duten eragina neurtzea izan da. Ikerketa honetan bi moduen fluxua neurtu da hiriko hainbat puntutan, eta 2009an egin zen beste landa-lanarekin erkatu da.

Emaitzek erakusten dute bizikletaren erabilera asko igo dela Bake kalean, Olagibel kalean eta Arriagako atean, kale horietako txirrindularien pasaera bikoiztu egin baita. Horren handia ez bada ere, igoera nabarmena izan da Gamarrako atean eta Honduras, Prado eta Zaramaga kaleetan. Beste kale batzuetan, berriz, jaitsiera arina gertatu da, hain zuzen Unibertsitateko ibilbidean, Izardui komandantearen kalean eta Juan Garai kalean.

Oinezkoen joen-etorrie dagokienez, Prado kalean 2009. urtean 7.182 lagun zenbatu baziren, 2010ean 18.274 behatu dira, alegia, %154eko igoera. Loma jeneralaren plazan eta Antso Jakituna kalean ere oinezkoen igoera garrantzitsua da. Aldiz, Juan Garai kalean oinezkoen pasaera murriztu egin da. Gainerako kaleetan desberdintasunak ez dira hain nabarmenak eta ezin dira ondorioak finkatu.

Ondorio gisa, esan daiteke emaitzarik onenak Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planean ezarritako eskemen arabera eraldatutako kaleetan gertatu direla: alde batetik, oionezkoek lehentasuna duten ardatz berrietan (Prado, Antso Jakituna), eta bestetik, bizikletentzako azpiegitura berriak egin diren kaleetan (Gamarrako atea, Arriagako atea). Nabarmentzekoa da, baita ere, hiriaren erdigunean bizikletaren erabilerak izan duen igoera; Bake kalean, esaterako, txirrindulari-kopurua laukoiztu egin da azken urtean.

Oinezkoen eta txirrindularien kopuruak (taula)

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala