Oinezkoen dentsitatea eta horrek txirrindularien joan-etorriekin duen bateragarritasuna Vitoria-Gasteiz erdialdeko oinezkoen kaleetan
2012. urtearen bukaeran bizikletek espazio publikoan duten erabilera erregulatzen duen araudia eguneratzeko prozesua jarri zuen abian Udalak. Erregulatu nahi den alderdietako bat bizikletak oinezkoen kaleetan egiten dituzten desplazamenduak eta jarduera horrek beste jarduera batzuekin (egoteko leku izatea, aisialdia, erosketak) duen bateragarritasuna dira.
Ez zegoen kale horietako oinezkoen pasaeraren datuak, eta horixe izan zen, hain zuzen, analisi hau egitea erabakitzeko arrazoia. Horrela, kaleotan oinezkoen partetik existitzen diren erabilerak hobeto ulertzen lagunduko luketen datu estatistikoak eskuratu dira.
Oinezkoen zenbaketa 2013ko ekainean egin zen. Lanegun bat eta larunbat bat hautatu ziren, asteburuetan eta aste barruan dauden portaera desberdinak jasotzeko, eta oinezkoen ikuspuntutuik esanguratsuak diren hiriaren erdialdeko bidegurutzeak hautatu ziren. Ondoren, kale bakoitzak duen zabalera erabilgarria neurtu zen udal kartografia erabiliz. Zabalera erabilgarria oinezkoen zein bizikleten joan-etorrietarako bide zuzena eginez dagoen tokia da, terrazek, landareontziek, bankuek, paperontziek, zuhaitzek, etab. betetzen duten tartea kendu ondoren. Aurreko datuetatik abiatuz eta kalkulu erraz bat egin ondoren, oinezkoen pasaera, orduko eta metroko, islatzen duten grafikak sortu ziren.