Nortzuk, zergatik eta zertarako mugitzen gara bizikletaz Vitoria-Gasteizen
Bizikletaren Astearen markoan programatutako hitzaldi batean, pasa den maiatzaren 21ean Aldabe gizarte etxean Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Garraio Ikerketarako Zentroko (TRANSyT) ikertzaile diren Begoña Muñozek eta Gianni Rondinellak hitzaldi bana eman zuten Vitoria-Gasteizko bizikleta mugikortasunaren beren ikuspegia emateko, eta gasteiztarrok bizikleta mugikortasun alternatiba gisa aukeratzeko orduan zein faktorek duten eragina azaldu zuten.
Hitzaldia Udalaren Youtube kanalean ikus daiteke.
> Aurkezpena (Juan Carlos Escudero, CEAren zuzendaria)
Juan Carlos Escuderok CEAren eta TRANSyT-en arteko lankidetza azpimarratu zuen eta nola lan hori baliatu den hiriko mugikortasunerako bizikleta alternatiba gisa aukeratzeko orduan herritarren artean dauden faktoreak ezagutzeko.
Begoña Muñozek 2014ko mugikortasun inkestaren emaitzak azaldu zituen, batez ere bizikletari lotutakoak. Bizikletaren ohiko erabiltzaileak diren pertsona kopuruaren eboluzioa azaldu zuen, bai eta haien ezaugarriak (sexua, adina, ezaugarri sozioekonomikoak), bizikleten joan-etorrien ezaugarriak (zergatik egiten diren, distantziak), zein tokitatik dabiltzan (bizikleta bideak, galtzada, espaloiak eta oinezkoen guneak) eta ohiko txirrindulariek eta gainerako herritarrek dituzten pertzepzioak bizikleta garraio modu gisa aukeratzean dauden baldintzen inguruan.
Gianni Rondinellak garraio moduarekiko jendeak duen "familiartasunaren" kontzeptua aurkeztu zuen. Jendeak garraio modu bat edo bestea aukeratzean familiartasunak duen eragina azaldu zuen, eta horren ondorioz, garraio modu bat onartzean edo arbuiatzean duen eragina. Esan zuenez, bizikletaren sustapen politiken funtsetako bat herritarrek bizikleta probatzeko aukera edukitzea izan behar dute, eta horretarako ingurune eta egoera egokiak sortzea, eta aldi berean bizikleta bidezko mugikortasunerako eszenatoki atseginak sortzea.