eues

Albistea

Nire ikastetxea naturarekin bat' lehiaketak irabazleak ditu dagoeneko

Ostiralean “Nire ikastetxea naturarekin bat” lehiaketako sariak banatu ziren Atarian (Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroan). Lehiaketa CEAk antolatu du, DISPORT EKI enpresarekin elkarlanean.

Lehiaketan Gasteizko zenbait ikastetxetako ikasleek hartu dute parte, ikastetxean garatuko dituzten ingurumen alorreko proiektuak aurkeztuta. Lehiaketaren xedea izan da Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan lankidetza erabiliz ikerketa prozesuak esperimentatzea, ikastetxearen ingurunean ingurumen, gizarte eta hezkuntza kalitateari lotutako alderdiak lantzek.

2017ko lehen saria Odon de Apraiz ikastolak jaso du, Ingurumena Zaintzen proiektuari esker. Bigarren tokia Salburuko ikastetxeko Koadrila berdea proiektuak irabazi du, eta hirugarren tokian Niño Jesús ikastetxeko Birziklatu zaitez proiektuak lortu du.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala