eues

Albistea

Nekazaritzako Elikagaien Estrategiaren Udal Ekintza Planaren aurkezpena

Arabako babarrun nabarraren lorea

Duela lau urte, udalbatzak erabaki zuen Gasteizek nekazaritzako elikagaien alorreko udal plan bat izango zuela. Ordutik, CEAk koordinaturik, hiriko hainbat gizarte eragilerekin ari da lanean CEA nekazaritzako elikagaien estrategia jasangarria sortzeko. Lanerako bide orri horretan, nekazaritzako elikagaien sistema eraldatu eta ekologikoagoak diren praktikak eta bertako premien betetze maila sustatu eta hobetu nahi dira.

Planaren abiapuntua "Vitoria-Gasteiz, nekazaritzako elikagai-sistema jasangarriaren alde" adierazpenaren sinadura izan zen, bertan Udalari eskatzen baizitzaion inplikazio handiagoa izatea prozesu eraldatzaile horretan. Horren emaitza aurrediagnostikoko dokumentu bat izan zen, 2016an egindako partaidetza-prozesuan eztabaidatu zena.

Partaidetza-prozesuaren ondorioz, Gasteizerako nekazaritzako elikagaien estrategia iraunkorra eraikitzeko oinarriak deritzon dokumentua sortu zen, eta udalbatzak urtarrilaren 2017an zuen. Udalbatzak, orobat, Gasteiz Hiriko Elikadura Politikari buruzko Milango Itunari atxikitzea ere erabaki zuen. Atxikipena indarrean jartzeko, ekoizpen jasangarriari eta kalitatezko elikadurari lotutako ekintzak abian jartzea erabaki zuen, betiere udal eskumenen alorrean.

Konpromiso horren ondorioz, Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategiaren Ekintza Plana 2007-2015 sortu da, Gasteizko Udalak esparru horretan izan behar duen tokia zehazteko. Udal ekintzak mobilizatzeaz gain, beste ekoizpen eta kontsumo modu batzuen alde egiten dituzten kanpo eragileak ere suspertzeko balio dezan nahi da.

Planak bildutako ekintzen artean, nabarmenak dira landa eremuari eta nekazaritza jarduerei lotutakoak, esaterako udalaren jabetzakoak diren zenbait lursailetan nekazaritza ekologikoa bultzatzeko egiten ari direnak: Basaldean dagoeneko martxan dagoena eta Nevera gainean sortu nahi dena.

> Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategiaren Ekintza Plana 2007-2015, laburpen exekutiboa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala