Neguan naturaz gozatzera gonbidatzen gaitu Atariak
Egitarauak talde guztientzako berritasunak dakartza, esate baterako, itsuei eta ikusteko arazoak dituzten pertsonei zuzendutako lantegi bat, zeinean naturako soinuak eta bereziki txorien kantuak landuko baitituzte.
Herritar ororentzako jarduerak jasotzen ditu Atariak agendan, eta lehendik sendotutako jarduerak ere ez dira faltako, desagertzeko arriskuan dagoen baso-igel jauzkaria ikusteko gaueko bisitak, adibidez. Halaber, "Adopta ezazu zuhaitz bat" kanpaina eta Hezeguneen Nazioarteko Egunarekin (2011ko otsailaren 2an) lotutako ekintzak sartu dira programan.
Irudi grafikoen zaleentzat natura argazkien edizio digitalari buruzko lantegia antolatu da. Txikienek ere ingurumenarekiko begirunea lantzen jarraitu ahalko dute, Inauteriei begira antolatu diren jarduerekin, besteak beste, material eta teknika errazak -eta ingurumena kontuan hartzen dutenak- baliatuz mozorro "bioaniztunak" egiteko lantegia.