Albistea

Negu honetan 45.000 zuhaitz eta zuhaiska landatu dira Eraztun Berdean

Neguan landaketa kanpaina handia egin da Eraztun Berdean. Guztira espezie askotako 45.000 ale inguru erabili dira. Lanik aipagarriena, Zabalganeko parkeko hegoaldeko mugatik N-102 errepidera arte dagoen lur zerrenda batean egin den ingurumen leheneratzea izan da. Lursail hau, 8 hektareatakoa, udal jabegokoa da. Leheneratze honetan erkameztian berezkoak diren 18.640 zuhaitz eta zuhaiska ale erabili dira: erkametza, astigar arrunta, elorri beltza, marmaratila, elorri zuria, hesilaharra eta arkakaratsa.

Era berean, Ibaiondo alboan dagoen Atxa-Landaberdeko parke berrian erkamezti, harizti, haltzadi eta elordietan agertzen ohi diren hainbat espezietako 9.030 ale gazte landatu dira, bai eta 263 zuhaitz heldu (erkametzak, makalak, arteak, gurbeak, haginak, gorostiak eta gereziondoak).

Salburuko eta Olarizuko parkeetan ere landaketak egin dira, bai eta Alegría ibaiaren parkean, Gamarrako parkeko uholdeetarako ubide berrian eta Abetxukuko Basaldea gunean ere.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu