Albistea

Nazioarteko adituek biodibertsitateaz hitz egingo dute Vitoria-Gasteizen

Ostegunean, hilak 11, izango da jardunaldia, Atarian; bertan, biodibertsitatearen kontserbazioan hainbat tokitan sustatutako esperientzia interesgarriak ezagutarazi nahi dira. Esperientzia hauek aurkeztuko dira zehazki:

  1. Nazioarteko erakunde batena: Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasuna. Antolakunde horretan tokiko gobernuekin lotuta biodibertsitatea kontserbatzeko sustatzen diren programen arduradun Elisa Calcaterrak hartuko du parte.
  2. Brusela. Matcheld Gryseelsek azalduko du bertako esperientzia, biodibertsitatearen kontserbazioa hiri prozesuetan integratzean Brusela jarraitu beharreko nazioarteko eredu bihurtu izanaren arduradun teknikoetako bat baita.
  3. Bartzelona. Hiri horretako udaleko Biodibertsitate arduradun Margarita Parèsek azalduko du biodibertsitatea kontserbatzeko estrategia -Vitoria-Gasteizen lortu nahi denaren antzekoa- ezartzeko egiten ari diren ahaleginak.

2007an "2010 atzerako zenbaketa" nazioarteko ekimena sinatzean eta FEMPko "2010 Biodibertsitate + Tokiko Gobernuen Sarean" sartzean hartutako konpromisoak tarteko, Udalak hainbat ekimen bultzatuko ditu alor horretan.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu