eues

Albistea

Nazio Batuek Vitoria-Gasteiz hiria gonbidatu dute Ingurumenaren Mundu Egunerako prestatu duen programan parte har dezan

Ingurumenaren Mundu Eguna Nazio Batuen Biltzar Nagusiak sortu zuen 1972an eta urtero ekainaren 5ean ospatzen da. Egun honen bitartez NBEk bilatzen du munduak ingurumen arazoen inguruan arreta jar dezan eta alor honetako ekintza politikoa sendotu dadin.

Aurtengo gaia Hiri Berdeak dira eta leloa 'Planetarentzako planeatu!' da. 2005eko Ingurumenaren Mundu Egunaren ospakizun nagusia, nazioarte mailan, San Frantzisko hirian (Kalifornia, Estatu Batuak) izango da. Antolatzaileek Vitoria-Gasteiz hiria gonbidatu dute gertaera honetan parte hartzera, munduko beste berrogeita hamar hirirekin batera.

Egun honetako programa zabalaren baitan, ekainaren 2an Vitoria-Gasteizek 'Hiri Jasangarriak Planifikatzen' izeneko mintegi teknikoan parte hartuko du.

Gure hiria 'Hiri Berdeen Adierazpena', hiriek bete behar duten ingurumen alorreko konpromiso sorta bat dena, ondu eta landuko duen lan taldean arituko da. Talde honetan San Frantziskon bilduko diren hirietako alkateek hartuko dute parte. Adierazpena ekainaren 5ean NBEko Idazkari Nagusi den Kofi Annan buru izango duen ekitaldi formal batean onetsiko da.

Gertaera honi buruzko informazio gehiago:

http://www.wed2005.org

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala