Nazio Batuek garapen iraunkorrari buruzko Rio +20 Gailurrera gonbidatu dute Vitoria-Gasteiz
Nazio Batuek garapen iraunkorrari buruzko Rio +20 Gailurra prestatzen parte hartzera gonbidatu dute Vitoria-Gasteiz; klima aldaketaren kontrako borrokan duen esperientzia azalduko du hiriak, eta bereziki Mugikortasun Iraunkorrerako Plana ren ezarpena. Patxi Lazcoz alkateak UNECE eta UN-HABITAT erakundeek antolatutako mahai-inguru batean hartuko du parte martxoaren 7an. Harekin batera beste partaide hauek izango dira: Nantes (Frantzia) eta Belo Horizonte (Brasil) hirietako alkateak, Ronan Dantec eta Márcio Lacerda, hurrenez hurren; Greenstar Recycling enpresako zuzenari exekutibo Matt Delnick, eta UNHABITAT erakundeko Joan Clos.
Eusko Jaurlaritza ren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren laguntzari esker etorri da gonbita, Udalaren eta NBEren arteko bitartekaria izateaz gain, New Yorkera joango den taldearen gastuak ordainduko baititu. Nazio Batuen Garapen Iraunkorrari buruzko Biltzarra - informalki Rio +20 - 2011ko maiatzean bilduko da Rio de Janeiron (Brasil). Garapen iraunkorraren kontzeptuaren ezarpena ikuskatu eta eguneratzeaz gain, "Rioko espiritua" -integrazioa, batasuna eta xede gorena- biziberritzeko helburua du ekitaldiak.
Patxi Lazcoz Vitoria-Gasteizko alkatearen adierazpenak