eues

Albistea

Naviki lehiaketa irabazi dutenei sariak emango zaizkie igandean

Naviki bizikletarekin egindako ibilbideak erregistratzea eta beste txirrindulari batzuekin partekatzea ahalbidetzen duen Interneteko plataforma bat da. Horrez gain, Europako osoko puntu batetik beste batera bizikletaz joateko biderik seguruenak kalkulatzeko ere balio du.

Vitoria-Gasteiz CEAren bidez ari da parte hartzen Naviki proiektuan. Testuinguru horretan, udan zehar lehiaketa bat antolatu dugu bizikletaz kilometro gehien nork egin duen eta, beraz, atmosferarako CO2 igorpenak saihestea gehien nork lortu duen, ezagutzeko.

Lehiaketaren irabazleak honakoak izan dira:

  • 1. saria, 240 eurokoa: Javi Izquierdo, 2.823 kilometro erregistratu ditu eta 282 kg CO2 igortzea saihestu du.
  • 2. saria, 180 eurokoa: Pablo Solano, 2.320 kilometro erregistratu ditu eta 232 kg CO2 igortzea saihestu du.
  • 3. saria, 120 eurokoa: Iñigo Zuazagoitia, 1.928 kilometro erregistratu ditu eta 193 kg CO2 igortzea saihestu du.

Lehiaketaren sariak igandean 12:00etan banatuko dira irabazleen artean Green Capital plazan, Mugikortasun Astearekin eta Autorik gabeko Egunarekin bat eginez.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala