eues

Albistea

Mugimendu ekologistari buruzko ikastaroa. Izena emateko epea zabalik

Une historikoa bizi dugu: ekonomia dela, ekologia dela, politika dela... krisiak gizartea bidegurutze batean kokatu du eta zaila da aterabidea asmatzea. Saio ugari egin dira bide batetik edo bestetik jotzeko, eta unea da hurbileko historiari so egiteko, begirada kritiko batekin, ingurunearen alde aritu diren mugimenduen ibilbide historikoa aztertzeko.

Helburu hori gogoan, kultur ikastaroa antolatu da: "Mugimendu ekologista: lehenean bildu, orainean ereiteko". Prozesuak eta gertaera gogoangarriak ezagutuko ditugu, etorkizunean baliagarri izan dakizkigukeenak. Irakaslea: David González Sánchez (Zientzia Kimikoetan lizentziaduna, Energia Alternatiboen Kudeaketarako unibertsitate-masterra, kalitate-sistemetan aditua, permakultorea).

Egitaraua

1. 60ko hamarkada. Testuinguru historikoa. Zergatik begiratu iraganari? Azterketa historikoaren garrantzia mugimendu ekologistaren gakoak ezagutzeko.

2. 70eko hamarkada. Stop hazkundeari! Erromako Klubaren Txostenaren berraztertze kritikoa.

3. 80ko hamarkada. Garapen iraunkorra, oximorona ote?

4. 90eko hamarkada. Errealitate gordinean iratzartzea: klima aldaketa, Kyotoko protokoloa.

5. Gizarte zibila irtenbideen bila. Kontrako jarrerak, asaldura eta matxinada: mugimendu sozialak eta ingurunearen aldekoak. Eko-feminismoaren ekarpenak.

6. Nola iritsi gara honaino? Petrolioarekiko mendekotasuna.

7. Eta orain, zer? ¿Amore eman behar al dugu, edo alternatibak bilatzen jarraitu? Proposamen eraldatzaile batzuk.

8. Arazo sistemikoen aurrean, erantzun sistemikoak: Permakulturaren proposamena.

9. Arazoa irtenbidea da. Ekin egin behar.

10. Teknologia eta gobernantza.

Ikastaroa Salburuko gizarte etxean emango da, urriaren 15etik abenduaren 17ra bitarteko ostegunetan (10 saio), gaztelaniaz.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala