Mugikortasun Iraunkorraren Europar Astea eta 'Hiria nire autoa gabe' jardunaldia 2012
Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Iraunkorraren Europar Astea egingo da Vitoria-Gasteizen, aurten "Norabide egokian goaz" lelopean. Hamaikagarren edizio honetan txirrindularien, ibilgailu motordunen eta oinezkoen arteko bizikidetzan zentratuko da.
Hitzaldi saioak, lantegiak, lantegiko jarduerak, mugikortasun iraunkorrari buruzko "living lab" ekimen bat edo bizikletazko V. Olagibel martxa izango dira aste honetan zehar egingo diren jardueretako batzuk.
Ekintzen programa zabalagoa izango da aurten Europar Batzordearen eta Europako Legebiltzarraren lankidetzari esker. "Europa bi gurpilen gainean" izenekoan lantegiak, desfileak, kirol jarduerak eta erakusketak egingo dira. Ekimen honen hitzordua irailaren 21ean (ostiralean) izango da, 10:00etik 14:00ra eta 17:00etik 20:00ra, Antso Jakituna kalean. Ekintza hau gauzatzeko hautatu den hiri bakanetako bat izan da Vitoria-Gasteiz, eta hori European Green Capital 2012 izateari esker lortu da.
Mugikortasun Iraunkorraren Asteari buruzko informazio gehiago